Murgia jauregiko lorategian La Bestia pelikula eskainiko da gaur, 22:30etatik aurrera. Gaztelaniaz eskainiko da. Sarrera doan da. Nate Samuels doktorea, Hegoafrikara itzuliko da bere alabekin animalia erreserba bat bisitatzera. Baina erlaxatzeko bidaia bat izaten hasten dena bizirauteko borroka bihurtzen da ezkutuko ehiztariengandik ihes egin duen lehoi bat haien atzetik hasten denean. Ez da euririk espero, baina egingo balu Erriberako atarian eskainiko litzateke.