Ergobiko jaiak abuztuaren 18tik 21era izango dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 10a, 00:00

Ergobiko festak aurten goiz ospatuko dira. Abuztuaren 18an, ostiralean, hasiko dira eta abuztuaren 21ean, astelehenean, amaituko dira. Beraz, lau egunetan zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira Astigarragako auzo honetako jaietan. Dagoeneko egitaraua zabaldu da eta karpako bazkari eta afaritarako txartelak jaietako txosnan erosi ahal izango dira. Ticket bonoa 115 eurotan Ergo tabernan salgai dago abuztuaren 17ra arte. Beste urte betez, egitarau zabala prestatu dute, adin guztientzako. Idi probak eta herri kirolek tarte berezia izaten dute eta bigarren urtez Asier Acinas futbol mixto txapelketa antolatu da, abuztuaren 18an. Aurten, gainera, azken eguneko su artifizialak festei amaiera eman eta gero ekitaldi sorpresa antolatuko da 23:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!