Garaipena Antiguan, Ekain Lizeagak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 10a, 00:00

Alberdirekin batera, 22-11, irabazi zuten Fernandez eta Olidenen aurka elite mailan.

Julen Alberdik eta Ekain Lizeagak 22-11 irabazi zuten asteartean, Fernandez eta Olidenen aurka Antiguako Txapelketako lehenengo partidua. Elite mailako norgehiagoka zen eta aurrerapauso garrantzitsua eman du atzelari astigartarrak finalerdietako bidean. Beñat Apezetxea eta Landak, Irribarria-Gabirondoren aurka jokatzekoan ziren atzo gauean promesa mailan eta Amiano-Antton Apezetxeak bikoteak, Murua-Azpirozen aurka jokatu zuten elite mailan. Eñaut Lizeaga eta Belokik datorren astean egingo dute debuta promesa mailan. Sei bikotek jokatzen dute txapelketa mailako, hiruko bi taldetan banatuta eta lehendabiziko bi bikoteak finalerdietara sailkatzen dira. Abuztuaren 29an eta 30ean jokatuko dira finalerdiak eta finalak irailaren 2an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!