Enric Marco, Garañoren hurrengo proiektua

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 10a, 00:00

Arregirekin batera, 2024an estreinatuko dute nazien deportazio faltsuari buruzko filma.

Enric Marco, Amicale Mauthauseneko presidente izatea lortu zuen Flossenbürgeko kontzentrazio esparru nazira deportatu faltsua, izango da Jon Garaño astigartarraren eta Aitor Arregiren hurrengo filmeko protagonista. Pelikulak Moriarti Produkzioak eta Atresmediaren zigilua izango du. Filmaketa dagoeneko badu hasiera data –datorren udazkena- eta 2024ko udazkenean estreinatzea espero da. Filmak pertsonaiari eskainiko dion hurbilketa berria izango da, Goenagak eta Garañok Jorge Gil legazpiarrarekin batera sinatutako jatorrizko gidoian oinarrituko baita.

Udazkenean Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek Getariako jostunaren figurari buruz Disney+ekin batera egin duten azken lana, Balenciaga telesailaren estreinaldia noiz izango den zain, Garañok bere hurrengo proiektuarekin ekingo dio lanari. Fikziozko film luzea da, baina benetako gertaeretan oinarritua, eta Marco izenburua izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!