Astigarragako Udalak Santio Jaien balorazio labur bat egin du: «Giro onean joan dira aurtengo Santio jaiak. Jende ugari bildu da jaietako ekitaldietara eta gogoz parte hartu du. Ekitaldi guztiak aurreikusitako moduan burutu dira, eta ez da gorabehera aipagarririk izan», adierazi dute.
Balorazio on hori eginda, eskerrak eman nahi izan dizkiete antolakuntzan aritu diren pertsonei: «Udalaren balorazioa, beraz, ona da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie, bene benetan, jaiak antolatzen eta bideratzen parte hartu duten astigartar guztiei eta herriko elkarteei».
Udalaren balorazioaz gain, herritarren iritzia ere bildu nahi dute udaletxetik. Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dute, astigartarrek erantzun dezaten. Galdetegia https://labur.eus/e0iRB estekan bete daiteke.