Ché América taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Ilunabarrak Gobadarien Parkean dinamikaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 00:00

Ché América taldeko kideek eskainiko dute gaurko kontzertua.

Uztailean hasi zuten Ilunabarrak Gobadarien Parkean dinamika, eta jarraipena izango du abuztuan. Gaur Ché América taldeak eskainiko du kontzertua, arratsaldeko 20:00etan. Euria egiten badu Erriberako atarian izango da.

Uztailean hasi zituzten Ilunabarrak Gobadarien Parkean dinamikako kontzertuak, Mai & the Elvis Boys taldearen eta Kemaronte bikotearen eskutik. Oraingo honetan Ché América taldeak hartuko du lekukoa, eta talde argentinarra arduratuko da gaurko ilunabarra girotzeaz. 

Latinoamerikako kulturan barrena bidaiatzeko aukera eskaintzen du Che Américak, herrialde bakoitzeko kantu eta erritmo berezienak oholtzaratuz. Argentinako, Uruguaiko, Brasilgo, Peruko, Mexikoko edota Kubako kantuak eskainiko dituzte Astigarragan. Lau musikarik osatzen dute taldea; Renata Marchessi arituko da abesten, teklatuan eta biolinarekin; Andrés Amade kantuan eta gitarrarekin; Claudio Apo Meneses perkusioan; eta Pablo Ferraro baxuan. 

Arratsaldeko 20:00etan hasiko dute gaurko kontzertua Gobadarien parkean. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, Erriberako atarian eskainiko dute kontzertua. 

J Martina taldea, hilaren 25ean

Gobadarien parkeko kontzertuek abuztuko azken ostiralean izango dute jaraipena. J Martina taldeak eskainiko du kontzertua hilaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan. 

Pop elektronikoarekin lotura duten kantuak eskainiko dituzte: «Baseekin jostatzeko gogoz abiarazi zuten Larrabetzuko Kattalin eta Ane Barcena ahizpek proiektu hau, eta Javi Jorajuriarkein batera osatu zuten hirukotea. Melodiaz beteriko pop elektronikoa proposatzen dute, fresko bezain dantzagarria».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!