Senperena txukun, Iruñerriko Itzulian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 1a, 00:00

Iruki Donostialdea Bizikletan taldeko kideak, Irunerriko Itzulian.

Tarteko helmugen sailkapena irabazi du astigartarrak, eta 56. postua lortu du orokorrean.

Talde lan bikaina egin dute Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko kideek Iruñerriko Itzulian. Elkarlanean, emaitza onak lortu dituzte txirrindulariek, eta itzulia irabaztea lortu du Aimar Alarcia junior mailako txirrindulari donostiarrak. Lan onaren egileetako bat Tasio Senperena astigartarra izan da. Txukun aritu da Senperena, eta tarteko helmugen sailkapena irabazi du, itzulia amaitu eta 56. postua eskuratzeaz gain; liderrarengandik 12 minutu eta 32 segundura.

Erakusleiho ederra izan da lasterketa Senperenarentzat. Lehiakor dabil azkenaldian astigartarra, eta Iruñerriko Itzulian erakutsi zuen emaitza onak lortzeko eta lan egiteko gaitasuna duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!