San Inazio eguna ospatuko du Eragiyok abesbatzak, kantuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Euskal pieza ezagunak aukeratu dituzte gaurko, hala nola, ‘Boga boga’, ‘Goizeko izarra’ edota ‘Illunabarra’.

Gaur irtengo da Eragiyok abesbatza Astigarragako kaleetara, urtearen lehen zatiari amaiera emateko asmoz, eta noski, San Inazio eguna ospatzeko aitzakia hartuta. Hori eguerdiko 12:30etan izango da, Emakumeon plazatik abiatuko dira, eta euskal pieza ezagunak aukeratu dituzte, herritarrek ere beraiekin kantatzeko, hala nola,  ‘Boga boga’, ‘Goizeko izarra’ edota ‘Illunabarra’,  eta bidean zehar emango dituztenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!