Astigarragako biribilgunea eta AP-8a lotzen dituen irteera itxita, gauez

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 26a, 00:00

Gaur eta bihar egingo dituzte argiteria konponketa lanak, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara, beraz, gauez itxita egongo da.

Gaur eta bihar gauez, Astigarragako goiko biribildunetik AP-8ra sartzeko irteera itxi egingo dute, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean, bertako argiteria konpontzen ari direlako. Lanak gauez egingo dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak: «trafikoari ahalik eta gutxietan eragiteko asmoz».

Hori horrela, gaur eta bihar, Bilborantz doanak aukera du GI-14 errepidetik, Martuteneko biribilgunera jarraitzeko eta segidan, GI-40tik ospitaletara igo G-20 edota AP-8ra sartzeko. Aldiz, Astigarragatik Behobiarantz joan nahi duenarentzat, ondorengo gomendioa luzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: «hartu A-15 errepidea Hernani noranzkoan, eta 167 irteera atera norabidea aldatzeko. Berriro A-15ean sartu Donostia noranzkoan, AP-8rako lotunera arte».

Gogoratu, beraz, gaur eta bihar gauez ezin izango dela Astigarragako goiko biribilgunetik AP-8ra sartu, itxi egingo dutelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!