Zezen suzkoak emango die amaierako traka gaur gauean, Astigarragako Santio jaiei

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 26a, 00:00

Martin Ormazabal izan zuten gogoan atzo, Astigar dantza taldeak eskainitako emanaldian.

Gaur emango zaie amaiera Astigarragako Santioei, baina ez edonola, gaurkoan ere egun osorako egitaraua baitute aurretik astigartarrek.

Atzo Santio eguna ospatu zuten astigartarrek, eta ohi moduan, ederra bezain berezia izan zen uztailaren 25a. Goizetik, txistularien dianak esnatu zuen herria, eta segidan, haurrak zilipurdika ibili ziren Pelotari kalean jarritako jolasetan. Ordu berean, Santiomendin elkartu ziren batzuk, urteroko meza nagusian. Eguerdi partean, euripean udalbatzak soka dantzarekin girotu zuten Foru plaza, eta lekukoa hartu zuten 13:00etan Nafarroako Voces Riberas taldeak. Arratsaldean, dantzak izan zuen protagonismoa; izan ere, Astigar dantza taldeak urrian zendu zen Martin Ormazabali eskaini zion emanaldi hunkigarria, Txomiñene pilotalekuan. Arratsaldeko 19:30etan hasi zen idien pisatzea Foru plazan, eta gauean, musikak hartu zuen indarra.  

Santio jaien amaiera gaur, egun osoko egitarauarekin

Gaur emango zaie amaiera Astigarragako Santio jaiei, baina ez edonola; gaurko ere, egun osorako egitaraua baitute aurretik astigartarrek; tartean, Zubietako joaldunen kalejira, idi dema, bertsolariak, apar festa, elkartasun bazkaria eta herri kirolak. Txikiek ere izango dute entretenitzeko aukera gaurkoan; Iago magoaren ikuskizunarekin, musikarekin eta nola ez, zezen suzkoarekin, jaiei azken traka emateko. 

SANTIO JAIAK

ASTIGARRAGA

GAUR

09:30, Zubietako joaldunak.

10:30, Izer eta Alabier

11:30, Baserrigintza arloko artisauak eta Sagardo dastaketa, Foru plazan.

12:00, Idi dema, 2.000 kiloko harriarekin, Foru plazan. Pagadizabal, Mixiyua eta Matxain.

12:00, Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi bertsolariak, Foru plazan.

12:00, Apar festa, Erribera plazan.

14:30, Elkartasun bazkaria, eta ondoren Andoni Ollokiegi musikaria.

18:00, Herri kirolak, Foru plazan. Beñat Telleria eta Paulo Azpiazu harrijastotzaileak; Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua aizkolariak herriko baserritarrekin eta kaletarrekin osatutako bi taldeen arteko desafioa.

18:00, Iago Magoaren ikuskizuna, Kontxa Etxeberrian .

19:30, Izer eta Alabier trikitilariak Foru plazan.

19:30, Magma Mia bakarrizketa txosnan.

19:30, La jodedera musika taldea, Joseba Barandiaran plazan.

19:30, Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta, Joseba Barandiaran plazan.

22:00, Iras eta Amildegi musika taldeak txosnan.

22:00-01:00, Laiotz musika taldea Jose Barandiaran plazan.

22:30 Zezen suzkoa, Joseba Barandiaran plazan.

 

Erlazionatuak

Uztailak 25, Santio eguna Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023 uzt 25 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!