Santio Jaiak

Santio eguna ospatuko dute gaur astigartarrek, eta bihar amaituko dituzte festak, zezen suzkoarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 00:00

Astigartar mordoa hurbildu zen atzo, bertso saiora.

Eguerdiko 13:00etan, Nafarroako jotak abestuko dituzte Voces Riberasek, Joseba Barandiaran plazan.

Goizetik hasiko da txistularien diana astigartarrak esnatzen, Santio eguna ospatzeko asmoz. Dianak kale buelta egin ostean, goizeko 11:00etan, haurrek jolaserako tartea izango dute pelotari kalean, Aurrera Mutilak elkartearen eskutik. Meza nagusia ere ordu berean izango da, eta 12:30etan, udalbatzaren soka dantzarekin girotuko dute Foru Plaza. Eguerdian, Nafarroako jotak entzuteko aukera izango dute astigartarrek Joseba Barandiaran plazan, eta arratsalderako, ekintza mordoa antolatu dira, besteak beste, euskal dantzen erakustaldia, idien pisatzea eta zenbait talde zein diren musika emanaldiak.

ASTIGARRAGA

SANTIO EGUNA, GAUR

09:30, Txistularien Diana, Txirriskla elkartearen eskutik. 

10:00, Haurrentzako jolasak. Pelotari kalean. Aurrera mutilak elkartearen eskutik. 4-11 urte bitarteko haurrentzako ekintza (zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira...) 

11:00, Meza nagusia eta ondoren Txirriskal txistulariak Santiomendin, Donejakue ermitan. 

12:30, Udalbatzaren soka-dantza, Foru plazan. 

13:00, Voces Riberas, Nafarroako Jotak Joseba Barandiaran plazan. 

18:00, Euskal dantzen erakustaldia, Astigar Elkartearen esktuik, Tomiñenea pilotalekuan. 

19:30, Santa Ana eguneko Idien pisatzea, Foru plazan. 

20:30, Txekoslobako. Reggeatoia, pop, elektrolatino eta batxata erritmoak Emakumeon Plazan edo Kontxa Etxeberria plazan. 

23:00, No rights eta DJ Arima zaurituak txosnan. 

23:30, Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan 

00:00, Larrain dantza herrikoia, Foru plazatik abiatuta. 

00:30-02:00, Kresala musika taldea, Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!