Uda garaiko bideoa argitaratu du Astikok

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 00:00

'Astigarraga, sagarraren herria' da izenburua, eta bertako komertzioak ezagutarazteko helburua du. 

Uda garaia aprobetxatzeko asmoz, promozio bideoa argitaratu du Astiko elkarteak. 'Astigarraga, sagarraren herria' da bideoaren izenburua, eta umorea ardatz hartuta, sagarrak Astigarragan duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute: «Astigarraga da metro koadroko sagardotegi gehien dituen udalerria. Eta biribilgune batean kupel bat du; huts hutsik...». Bideoa ikusgai dago https://www.youtube.com/watch?v=0ZFXH-NZSqQ estekan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!