Azoka, erretiratuen bazkaria, bertsolariak eta kontzertu ugari, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 00:00

Marmitako ederrak prestatu zituzten atzoko lehiaketan.

Santio Jaien laugarren eguna izango dute gaurkoa astigartarrek, eta askotariko ekintzak izango dira.

Ziztu bizian pasatzen ari dira Astigarragako inoizko Santio Jairik luzeenak. Laugarren eguna izango dute gaurkoa, eta ekintzaz jositako egitarauak alaituko ditu herriko kaleak. Ekitaldi nabarmenduen artean daude Emakumeon Etxeak antolatutako arropa trukatzeko azoka, Erretiratuen bazkaria edota arratsaldeko bertso saioa. Horrez gain, Dupla musika bikotea edota DJ Bull arduratuko dira gaueko parranda girotzeaz.

Astigartarrak bapo, marmitakoarekin

Arrakastatsua izan zen atzoko marmitako lehiaketa. Goiz osoa pasa zuten parte hartzaileek plater onenaren bila, eta herri bazkariarekin borobildu zuten lehiaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!