Eñaut eta Ekain Lizeaga txapeldun, etxeko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 00:00

Eñaut eta Ekain Lizeaga, garaikurrekin.

Atzo eguerdian jokatu zen Santio Jaietako lehenengo pelota txapelketako final haundia. Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek Elolaren eta Antton Apezetxea goizuetarraren aurka jokatu zuten, eta astigartarrek nagusitasunez irabaztea lortu zuten. Hasieratik bukaerara gailendu ziren Lizeaga anaiak, eta 22-10 bukatu zen partidua. Txapelaz gain, pelotari onenaren saria irabazi zuen Ekain Lizeagak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!