Ekuatorera iritsi dira Astigarragako Santio Jaiak. Hirugarren eguna izango da gaur, eta otorduak, musika eta dantza izango dira berriro protagonista. Goizean marmitako lehiaketa egingo dute Foru plazan, eta 14:00etan horiek dastatzeko aukera izango da, bazkari herrikoi baten bueltan.
Arratsaldean Pasai Txaranga eta Danborrada irtengo dira Foruen plazatik, eta hortik aurrera parranda giroa nagusituko da Astigarragan. 19:00etan Porrumentzio arituko da txosnan, eta gauean Errokak eta 3ttu erromeriak girotuko dute txosnagunea.
Ekitaldi jendetsua Aukeran dantza konpainiak
Atzo arratsaldean Aiurri dantza ikuskizuna eskaini zuen Aukeran dantza konpainiak. Jende ugari bildu zen Kontxa Etxeberria plazan, eta astigartarrek asko gozatu zuten dantzarien lanarekin.