Santio Jaiak

Aurreko asteburuko ekintzak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 00:00

Tokan euria nagusi izan bazen ere, maila ederra

Pasa den asteburuan hasi ziren astigartarrak motorrak berotzen; izan ere, zenbait ekintza burutu zituzten, hala nola toka txapelketa Astigarragako II. Herri krosa, haurrentzako herri kirolak eta pelota jaildia. Goizeko 10:00etan hasi ziren Toka jokalariak txapelketan murgiltzen, eta eguraldia ez zuten lagun izan. 

Giro bikaina joan den asteburuan, Astigarragako  II. Kros herrikoian

Astigarragako II. Krosa Herrikoia jokatu zen joan den asteburuan Astigarragako herriko kaleetan barrean. Guztira 79 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eta 5,7 kilometroko ibilbidea osatu zuten. 

Hernaniko eta Astigarragako korrikalarien artean, Urumea bailarako 37 korrikalarik hartu zuten parte Kros Herrikoian. Gizonezkoetan Ander Garcia Charterina astigartarra izan zen azkarrena, zazpigarren postuan helmugaratu zen, 19:37 denbora eskuratuta. Emakumezkoen sailkapenean bigarren postua lortzeaz gain, bailarako azkarrena izan zen Ane Ollokiegi Usandizaga.Orokorrean ondorengoa izan ziren poodiumak; gizonezkoetan, Javier Menta Martinez izan zen lehenengoa (17:58), Joseba Olaetxea Amenabar bigarrena (18:30) eta Marcos Zaldibia Luengo hirugarrena (18:36). Emakumezkoen kasuan, 25 minututik jaistea lortu zuen garaileak, Elena Beristain Artetxek (24:57). Bigarren sailkatua Ane Ollokiegi Usandizaga astigartarra izan zen (27:17), eta hamar segundu beranduago helmugaratu zen Lidia Lorden Mallo herrikidea (27:27). 

Herri jolas, jokoak eta herri kiroletan joan den igandean, Kulkirekin

Kulki jokoek Astigarragako Kontxa Etxeberria plaza hartu zuten igandean, eta herriko txikiek ez zuten aspertzeko tarterik izan. Kultura eta Kirola hitzen laburbildua da. Bi hitz hauek biltzen dute KULKIren helburu nagusia: euskal kulturako arlo ludikoa (herri jolas, jokoak eta herri kirolak) ezagutu, praktikatu eta baloratzea. Kulki jokoetako postu eta joko guztiak probatu zituzten, eta sekulako sasoia zutela erakutsi zuten astigartar txikiek.

Horrez gain, orientazio jarduerak ere antolatu zituzten igande goizerako, Andre Gobadarien ibai parkean, eta 10urtetik 16 urte bitarteko gaztetxo ugari elkartu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!