Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira horrenbestean esperotako Santio Jaiak, Astigarragako Gazte Asanbladak txupina bota ostean. Eta jaiak ofizialki hasita, lekukoa hartuko dute 19:15ak aldera Astigarragako Buruhaundi eta erraldoiek. Foru plazatik abiatuko dira, eta kaleetan barrena ibiliko dira herriko txiki, gazte eta helduen bizkarrak gorritzen, Txirriskla elkarteko txistularien laguntzarekin. Buruhaundi eta erraldoien kale buelta dela eta. Erdigunean kaleak itxita eta zirkulazioa etenda egongo da, kalejirak iraun bitartean.
Kale buelta egin ostean, txosnen irekierari emango zaio hasiera, arratsaldeko 20:00etan.