Gaueko 00:30etan, Mugan eta Zulo taldeek kontzertu bana eskainiko dute, txosnetan, AGAk antolatuta. 2017ko udan, Pablo Zurutuza lehen aldiz ausartu zen bere lehen abestiak idazten, gitarra batekin eta bere ahotsarekin lagunduta. Lehen esperimentu haiek Joseba Pastor lagunari erakutsi ondoren, honek baxu elektriko baten soinua gehitu zien, eta horrela, sortu zuten Mugan taldea. Zulo, berriz, 2004. urtean jaiotako Zarauztar Hardcore punk musika taldea zen. Metralleta eta Erantzuneko taldekide batzuk sortu zuten, proiektu paralelo batean. Hasiera batean, inongo abeslaririk gabe entsaiatzen hasi ziren gitarra, baxu eta bateria. Hainbat entsegu egin ostean, Txixaparraztako kidea den Abuelo elkartu zitzaien abeslari moduan.