Gaurtik Santa Ana egunera bitartera luzatuko dira aurten Astigarragako festak. Luzeak bezain dibertigarriaK izango dira aurtengo Santio jaiak, sei eguneko egitarauarekin. Gaur goizeko 12:00etan, herriko txikiek txupinazo txikia egingo dute, Foru Plazan, eta beraz, beraiek izango dira aurrenekoak festa giroan murgiltzen. Hala ere, helduek hartuko dute testigua arratsaldeko 19:00etan, pregoia eta txupinazoa botako baitute Astigarragako Gazte Asanbladako kideek. Txupin ofiziala bota ostean, ehunka izango dira Astigarragako kaleak hartuko dituzten ekintza eta emanaldiak.
Bihar goizetik esnatuko dira zenbait Astigartar, goizeko 10:00etan euskadiko toka txapelketaren finala jokatuko baitute, Norberto Almandoz plazan, eta jarraian, herritarrek toka eta bolo txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera izango dute, unean bertan izena emanda. Egunari amaiera borobila emateko, Laket musika taldeak kontzertua eskainiko du, Joseba Barandiaran plazan.
Igandean ez da marmitako lehiaketarik faltako, eta noski danbor hotsek nagusitasuna hartuko dute, arratsaldeko 18:30etan. Hilaren 24an, aldiz, txikiek jolaserako tarte ederra izango dute, izan ere, ur txirrista, zubi tibetarraren ibilbidea, Jumpinga eta puzgarriak jarriko dituzte kale Nagusian, Sagardoetxeatik behera, hain zuzen. Gauean, besteak beste, DJ Bullek girotuko du gaua.
Santio egunean musikak eta dantzak izango dute nagusitasuna, hala nola, txistularien diana, Voces Riberas, Euskal dantzen erakustaldia, Kresala musika taldearen kontzertua, Larrain dantza...
Santio jaien azken eguna, berriz, Zubietako joaldunek hasiko dute, goizeko 09:30etan kalejira osatuz. Horrez gain, magia ikuskizunik, bakarrizketarik edota musikarik ez da faltako.
SANTIO JAIAK 2023ASTIGARRAGAGAUR 12:00 Txupinazo txikia, Foru Plazan, Xaguxar Elkarteak antolatua. 12:00 Feria gunearen irekiera Donostia ibilbidean. Gaurtik 24ra bitartean txartelak salgai. 14:00 Haur bazkaria ikastolako atarian, Xaguxar elkarteak antolatua. Txartelak aurrez erosi behar dira. 14:00 Gaztelekuko bazkaria Joseba Barandiaran plazan. Txartelak aurrez erosi behar dira. 17:00 Mute kale antzerkia Orain-Bi kopainiaren eskutik, Txomiñenea pilotalekuan. 18:00 Haurrentzako txokolate jatea, Foru plazan. Xaguxar Elkarteak antolatua. 19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa Astigarragako Gazte Asanbladaren eskutik udaletxeko balkoitik. 19:15 Astigarragako buruhandi eta erraldoiak Txirriskla elkarteko txistulariekin batera Foru plazatik abiatuko dira. 20:00 Txosnaren irekiera. 20:30 Alkoholik gabeko koktel tailerra 12-17 urte bitarteko gazteentzat, Andre Gobadaien parkean edota Kontxa Etxeberria plazan. 22:30 Disko fetsa, 12-17 urte bitarteko gazteentzat, Andre Gobadarien parkean edota Kontxa Etxeberria plazan. 23:30-01:15 Gozategi, Joseba Barandiaran plazan. 00:30 Mugan eta Zulo musika taldeak txosnan, AGA elkarteak antolatuta.
BIHAR 10:00 Euskadiko toka txapelketaren finala Norberto Almandoz plazan. 10:00 Toka eta bolo txapelketa herrikaoia. Norberto Almandoz plazan. Izenematea unean bertan. 11:00 Pelota jaialdia, Txomiñenean, Mundarrok antolatuta. Uztailaren 16ko finala eta 3. eta 4. postuak. Sarrera doakoa aforoa bete arte. 11:30 Patata-tortilla lehiaketa herrikoia, Galtzaur elkartean. 14:00 Gazte bazkaria txosnan. Gazte Asanbladak antolatuta. 17:30 Deabrukeriak: Plaza abordaia! Musika, animazioa eta joko partehartzaileak Txomiñenea pilotalekuan. 18:00 Alargun beltzak txaranga 19:00 Aiurri Aukera dantza taldearen emanaldia, Kontxa Etxeberria plazan. 20:00 Botilzar egitasmoa. Ailaket! elkartearen prebentzio egitasmoa herriko kaleetan. 23:00 Gezurra, Perlata eta DJ Gordas Pimponeas txosnan AGAk antolatua. 23:00-02:30 Laket musika taldea Joseba Barandiaran plazan.
ETZI 11:00 Marmitako lehiaketa herrikoia, For plazan. Izena aurrez eman behar da. Goiko Iturri jatetxeak babestutako saria. 13:00 Pasai txaranga, Foru plazan. 14:00 Marmitako bazkari herrikoia, Foru plazan. Txartelak aurrez salduko dira. 18:30 Danborrada eta Pasai txaranga, Foru plazatik abiatuta. 19:00 Porrumentzioa txosnan, AGAk antolatuta. 20:00 Astelehen Goizak txosnan AGAk antolatuak. 22:30 Erroka eta 3TTU musika taldeak txosnan, AGA elkarteak antolatuta. 22:30 Ensueño dantza bertikala La Glo Circo konpainiaren eskutik, Erribera kulturguneko homran, Tranbia kalearen aldetik. 23:30 Artistas del gremio kalejiran.
UZTAILAK 24 12:00 Arropa trukatzeko azoka, Joseba Barandiaran plazan, Emakumeon Etxeak antolatuta. 14:00 Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean. 16:00-20:00 Ur txirrista, Zubi tibetarren ibilbidea, Jumpinga eta txikientzako puzgarria Kale nagusian, Sagardoetxeatik behera. 16:00 Duo imperial bikotearekin dantzaldia Norberto Almandoz plazan. 17:00 Olimpiadak txosnan AGAk antolatuta 18:00 Bertsolariak, Kontxa Etxeberria plazan: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Xabat Illarregi eta Xebastian Lizaso. 19:00 Goxo txaranga 19:30 Afrika Bibang, Rythm & Blues, Soul eta Hipo-hop erritmoak Kontxa Etxeberria Plazan. 23:00-00:00 Dupla. Reggeatoia, hip-hop eta rock erritmoak, Joseba Barandiaran plazan. 23:00 Gorane, Hamabi eta DJ Azkura txosnan, AGAk antolatuta. 00:03-03:30 DJ Bull Joseba Barandiaran plazan.
UZTAILAK 25 09:30 Txistularien Diana, Txirriskla elkartearen eskutik. 10:00 Haurrentzako jolasak. Pelotari kalean. Aurrera mutilak elkartearen eskutik. 4-11 urte bitarteko haurrentzako ekintza (zaku lasterketa, lokotsak biltzea, sokatira...) 11:00 Meza nagusia eta ondoren Txirriskal txistulariak Santiomendin, Donejakue ermitan. 12:30 Udalbatzaren soka-dantza, Foru plazan. 13:00 Voces Riberas, Nafarroako Jotak Joseba Barandiaran plazan. 18:00 Euskal dantzen erakustaldia, Astigar Elkrtaren esktuik, Tomiñenea pilotalekuan. 19:30 Santa Ana eguneko Idien pisatzea, Foru plazan. 20:30 Txekoslobako. Reggeatoia, pop, elektrolatino eta batxata erritmoak Emakumeon Plazan edo Kontxa Etxeberria plazan. 23:00 No rights eta DJ Arima zaurituak txosnan. 23:30 Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan 00:00 Larrain dantza herrikoia, Foru plazatik abiatuta. 00:30-02:00 Kresala musika taldea, Joseba Barandiaran plazan.
UZTAILAK 26 09:30 Zubietako joaldunak kalejiran. 10:00 Izer eta Alabier trikitilariak 11:30 Baserrigintza arloko artisauak eta Sagardo dastaketa, Foru plazan. 12:00 Idi dema, 2.000 kiloko harriarekin, Foru plazan. Pagadizabal, Mixiyua eta Matxain. 12:00 Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi bertsolariak, Foru plazan 12:00 Apar festa, Erribera plazan. 14:30 Elkartasun bazkaria eta ondoren Andoni Ollokiegi musikariarekin txosnan. Presoen aldeko mugimenduak antolatuta. 18:00 Herri kirolak, Foru plazan. Beñat Telleria eta Paulo Azpiazu harrijastotzaileak; Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua aizkolariak herriko baserritarrekin eta kaletarrekin osatutako bi taldeen arteko desafioa. 18:00 Iago Magoaren ikuskziuna, Kontxa Etxeberria plazan. 19:30 Izer eta Alabier trikitilariak Foru plazan. 19:30 Magma Mia bakarrizketa txosnan. AGAK antoaltuta. 19:30 La jodedera musika taldea, Joseba Barandiaran plazan. 19:30 Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrilan erreta, Joseba Barandiaran plazan. 22:00 Iras eta Amildegi musika taldeak txosnan AGAk antolatuta. 22:00-01:00 Laiotz musika taldea Jose Barandiaran plazan 22:30 Zezen suzkoa, Joseba Barandiaran plazan. |