Txosnagunean sukaldea izango da aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 19a, 00:00

AGAk eta Zipotzak elkarlanean antolatu dute, eta festetako arratsalde guztietan zabalduko dute. 

Aurtengo Santio Jaietan ere sukaldea izango da txosnagunean, Astigarragako Gazte Asanbladak eta Zipotzak antolatuta. Sukaldea jaietako egun guztietan egongo da zabalik; bertan afariak hartzeko aukera izango da arratsaldeko 20:30etatik aurrera, eta edariak AGAren txosnan hartu beharko dira.

Antolatzaileek azaldu dute herriko saltokiak eta banatzaileak lehenetsi dituztela sukalderako erosketak egiteko; hala nola, Ainhoa Coviran, Mendiluze, Zubitxo, Susperregi eta Ezpela belardenda. Sukaldean aukera beganoa hartzeko aukera izango da, eta astigartarrek etxean egindako patata tortillekin egindako bokatak ere salduko dituzte.

Gainera, elkarlanerako deia egin dute eragileek, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi izan dituzte: «Guztiontzat eta guztion artean aurrera ateratako proiektua denez, elkarlanerako deia egiteko baliatu nahi dugu aukera hau».

Beraz, parte hartu nahi dutenek Zipotzan dauden zerrendetan eman dezakete izena, baita ondorengo bi esteka hauen bidez ere: sukaldean txanda egiteko https://labur.eus/60wZY eta tortillak egiteko https://labur.eus/oZOS4.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!