Pasa den larunbatean jokatu zuten Astigarragako II. Kros Herrikoia, herriko kaleetan zehar. 79 korrikalarik hartu zuten Astigarraga, eta festa giroa nabarmendu zen herri mailako lehiaketan. Guztira, 5,7 kilometroko ibilbidea osatu zuten korrikalariek, Kale Nagusian hasi eta bukatu zuten lasterketa, eta Apeztegi plazatik, Zarkumendegitik edota Txingurritik igaro ziren.
Denbora bikainak lortu zituzten korrikalariek. 20 minututik beherako denborekin osatu zen gizonezkoen podiuma; Javier Menta Martinez izan zen lehenengoa (17:58), Joseba Olaetxea Amenabar bigarrena (18:30) eta Marcos Zaldibia Luengo hirugarrena (18:36). Emakumezkoen kasuan, 25 minututik jaistea lortu zuen garaileak, Elena Beristain Artetxek (24:57). Bigarren sailkatua Ane Ollokiegi Usandizaga astigartarra izan zen (27:17), eta hamar segundu beranduago helmugaratu zen Lidia Lorden Mallo herrikidea (27:27).
Hernaniko eta Astigarragako korrikalarien artean, Urumea bailarako 37 korrikalarik hartu zuten parte Kros Herrikoian. Gizonezkoetan Ander Garcia Charterina astigartarra izan zen azkarrena, zazpigarren postuan helmugaratu zen, 19:37 denbora eskuratuta. Emakumezkoen sailkapenean bigarren postua lortzeaz gain, bailarako azkarrena izan zen Ane Ollokiegi Usandizaga.
ASTIGARRAGAKO II. KROS HERRIKOIASAILKAPENA
2. Joseba Olaetxea 18:30 3. Marcos Zaldibia 18:36 4. Unai Altuna Telleria 18:51 5. Julen Etxebarria 18:58 6. Oier Saldias Mujika 19:32 7. Ander Garcia 19:37 8. Bruno Filipe Nogueira 19:38 9. Miguel Ángel Hdez. 19:41 10. Iker Manso 19:48 11. Borga Garcia 20:16 12. Ioritz Intxaurrandieta 20:29 13. Ander Rengel 20:31 14. Xabi Izagirre 20:33 15. Jon De la Cuesta 20:42 16. Iban Uranga 21:20 17. Iñaki Legorburu 21:23 18. Josu Montero 21:32 19. Asier Altuna 21:38 20. Enrique Piedra 21:39 21. Josu Arregi 21:55 22. Sergio Álvarez 22:10 23. Mikel Arsuaga 22:14 24. Luis Angel Lasterra 22:19 25. Iñigo Gorrochategui 22:42 26. Iñaki Aramendi 22:43 27. Gotzon Intxaurrandieta 22:58 28. Julen Zuaznabar 23:05 29. Jon Arzallus 23:13 30. Francisco Javier Iglesias 23:27 31. Iñigo Fdez. de Retana 23:52 32. Aritz Barrante 23:58 33. Ibai Lafourcade 24:09 34. Bodgan Maltsev 24:16 35. Odei Areta 24:23 36. Mikel Zubizarreta 24:23 37. Gorka Ronda 24:30 38. Ander Zabaleta 24:32 39. Luis Angel Gonzalez 24:52 40. Jokin de Miguel 24:55 41. Elena Beristain 24:57 42. Ion Oiartzun 25:05 43. Eñaut Muxika 25:14 44. Iraitz Mujika 25:20 45. Iñigo Solabarrieta 25:21 46. Aritz Berasarte 25:24 47. Arkaitz Osa 25:48 48. Pedro Magalhaes 25:53 49. Koldo Goñi 26:01 50. Francisco Recio 26:04 51. Igor Sanchez 26:14 52. Asier Isasti 26:20 53. Aritz Zuaznabar 26:32 54. Javier Seijo 26:37 55. Martxel Rostro Valle 26:40 56. Mateo Gonzalez 26:54 57. Jon Lasa Galdos 27:00 58. Ane Ollokiegi 27:17 59. Lidia Lorden 27:27 60. Iñigo Mutio 27:29 61 Stefano Ghizzi 27:43 62. David Cuesta 27:45 63. Mertxe Casas 27:49 64. Iker Uranga 27:52 65. Edurne Jauregi 28:32 66. Pedro Seco 28:39 67. Dani Gomez 28:51 68. Anonimoa 29:01 69. Enrique Gonzalez 29:07 70. Beñat Zaldua 29:08 71. Angela Gonzalez 29:55 72. Nagore Mugica 30:51 73. Ainhoa Ortiz 31:41 74. Ana Zaragoza 31:48 75. Iñaki Bergera 32:58 76. Gorka Rueda 34:06 77. Adrian Ranescu 34:07 78. Iban Cervo 34:08 79. Luis Maria Fernandez 34:33 |