Joan den urtean izandako arrasta ikusita, aurten ere Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduek festetarako zapiak banatuko dituzte, doan. Astiko elkarteak denera, 2.500 zapi banatuko dituela iragarri du. Hori horrela, herriko establezimenduetako bezeroek dagoeneko jaso ditzakete herriko 27 taberna, jatetxe, denda edota zerbitzuetan, hala nola, 115 Sagar Ore Ama, Amalei Estetika Zentroa, Astigarraga Consultores, Astigarraga Hortz Klinika, Astigarraga Tattoo, Beti-Goxo, Bukoi taberna, Ekaitz taberna, Ezpela naturdenda, Aguado farmazia, Zubitxo frutandenda, Gnomos, Ibai-Lur jatetxea, Ikatza taberna, Kaizoku Taberna, Kixkur ileapaindegia, Kos fisioterapia eta akupuntura, Kris Auzmendi ileapaindegia, Lagun dog, Lur Jostuna, Mapfre Astigarraga, Mon paperdenda, Pastain irudi zerbitzuak, Rezola sagardotegia, Triton Moto arropa denda, Troya jatetxea eta Yoss Ileapaindegia.
Beraz, Astikok herritarrak animatu nahi ditu festetan zehar zapia jar dezaten.