Plan Orokorraren aurrerapenari buruzko iradokizunak, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 00:00

Astigarragako udaletxeko erregistroan edo 'astigarraga.eus' atarian egin daitezke.

Jendaurrean dago ikusgai Astigarragako Plan Orokorraren aurrerapena, eta gaur bukatuko da epea, iradokizunak eta alternatibak aurkezteko. Horretarako, bi bide daude aukeran. Alde batetik, astigarraga.eus webgunean egin daiteke, ondorengo estekan: http://gurebidea.astigarra­ga.eus/eu/hapo-2023-aurrerakina. Eta bestetik, Astigarragako udaletxeko erregistroan bertan.

Urtearen amaierarako, alter­na­tiba eta iradokizun guztiak aztertu eta erantzungo dituztela aurreikusi du Udalak. Eta azal­du du, prozesu hori amaitutakoan, hurrengo urratsa izango dela Plan Orokorra idazteko zenbait helburu eta irizpide finkatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!