Azkeneko asteetako obrekin jarraituz, zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte gaur gauean, 27 poligonoaren eta Martuteneko errotondaren artean, GI-40 errepidean. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara egingo dituzte lanak, eta tarte horretan, zirkulazioan aldaketak izango dira, konpondu beharreko errepide zatian.
Debekatuta egongo da ibilgailuek zirkulatzea, obrek eragindako erreietan, Martutenerako noranzkoan. Hori horrela, behin-behinean, kontrako noranzkokoa den erreitik joan beharko dute ibilgailuek, Martuteneko errotondara iritsi arte. Bertan, berriro ere zirkulazio normalera bueltatuko dira. 27 poligonorako noranzkoan dijoazen ibilgailuek, berriz, eskuineko erreitik zirkulatu beharko dute, ezkerrekoa erabili gabe.
Obrek, gainera, eragingo dute Antzieta Pasealekuaren (Txominenea), Martuteneren eta Loiolaren sarbidea moztea. Horietara sartzeko, 27 poligonoko errotondatik Sarrueta pasealekura (errotondaren lehenengo irteera, 27 poligonorako noranzkoan, Urumea ibaiaren eskuinaldeko ibaiertzeko bidea) joango dira, eta Martutene Pasealekuko zubia gurutzatuz eta aurrera jarraituz, Antzieta Pasealekuko errotondara (Txominenea), Martutenera eta Loiolara iritsiko dira.