Giro sargoriak eta udarako oporrek ez dute Astigarragako kultur eskaintza etengo

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 00:00

J Martina taldea izango da Gobadarien parkean, abuztuaren 25ean.

Santio Jaien atarian, udarako eskaintza kulturala argitaratu du Astigarragako Udalak. Herriko festez gain, musika emanaldiak, antzerkia, eta zinema saioak izango dira nagusi urteko hilabete beroenetan.

Udako oporraldian ere kultur ekitaldiekin gozatzeko aukera ugari izango dira Astigarragan. Jada argitaratu dute uztaileko, abuztuko eta iraileko ekitaldien egitaraua, eta Santio Jaietako festa giroaz gain, musika emanaldiak nagusituko dira urteko hilabete beroenetan.

Kaleko musika emanaldiak gustatzen zaizkien astigartarrentzat 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' zikloa antolatu dute. Udaran zehar zenbait artista igaroko dira parketik, euren musika ikuskizuna eskaintzeko. Lehenengoa ostiral honetan bertan izango da, Mai & The Elvis Boys taldearen kontzertuarekin. Gainontzeko egunetan Kemaronte, Ché América, J Martina edota Ensamble diatessaron taldeak arituko dira Gobadarien parkean.

Musikarekin jarraituta, San Inazio egunean kontzertu berezia eskainiko du Astigarragako Eragiyok abesbatzak. Kalez kale ibiliko dira, herria girotzeko asmotan, Emakumeon Etxetik abiatuta.

Antzerkiak eta zinemak tartea izango dute

Musika emanaldiez gain, zinemak eta antzerkiak ere izango dute protagonismoa udarako kultur agendan. Bi zinema saio antolatu dituzte Erriberako atarian. Lehenengoa uztailaren 15ean egingo dute, eta Top Gun: Maverick pelikula ikusteko aukera izango da. Bigarrena, berriz, abuztuarren 11an izango da, eta La bestia filma proiektatuko dute.

Zenbait ohar Jaietarako

Udaletik jakinarazi dute aste honetan itxiko direla jaietako ekintzetan parte hartzeko izen emate asko.

 

UDARAKO KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

UZTAILAK 6

17:00 Liburu txiki kluba, Liburutegian.

UZTAILAK 7

Astigarraga aldizkariaren argitalpena. Ohiko lekuetan egongo da eskuragarri.

20:00 Ilunabarrak Gobadarien parkean: Mai & The Elvis Boys taldearen kontzertua. Eguraldi txarra egiten badu, Erriberan.

UZTAILAK 14

20:00 Ilunabarrak Gobadarien parkean: Kemaronte taldearen kontzertua, Eguraldi txarra egiten badu, Erriberan.

UZTAILAK 15

22:30 Zinema. Top Gun: Maverick. Eguraldi onarekin Murgia jauregiko lorategian, txarrarekin Erriberako atarian.

UZTAILAK 31

12:30 Eragiyok abesbatzaren kalez kaleko kontzertua, Emakumeon Etxetik abiatuta.

ABUZTUAK 4

20:00 Ilunabarrak Gobadarien parkean: Ché América taldearen kontzertua. Eguraldi txarra egiten badu, Erriberan.

ABUZTUAK 11

22:30 Zinema. La bestia. Eguraldi onarekin Murgia jauregiko lorategian, txarrarekin Erriberako atarian.

ABUZTUAK 25

20:00 Ilunabarrak Gobadarien parkean: J Martina taldearen kontzertua. Eguraldi txarra egiten badu, Erriberan.

IRAILAK 1

20:00 Ilunabarrak teilatupean: Ensamble diatessaron taldearen kontzertua, Erriberan. Sarrera: 8 euro.

IRAILAK 8

20:00 Ilunabarrak teilatupean: Ezust duo taldearen kontzertua, Erriberan. Sarrera: 8 euro.

IRAILAK 15

20:00 Martinis con sabor a pólvora antzerkia, Erriberan.Pixkola bis donostiako antzerki talde amateurraren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!