2019an hasi eta iaz ere egin bezala, Astigartar talde batek danborrada antolatu du aurtengo Santio jaietarako, Astigarragako Udalaren laguntza eta babesarekin. Danborrada uztailaren 23an izango da, 18:30etan hasita. Parte hartu nahi duena izena emateko aukera du eta baldintza bakarra 18 urte edo gehiago edukitzea da. Noski, danborra jotzeko eta ongi pasatzeko gogoa edukitzea ere bai.
Entsegu bat egingo dute txarangarekin Herri Eskolako patioan, uztailaren 18an, 19:00etan. Izena emateko aukera egonngo da uztailaren 7an, Joseba Barandiaran plazan egongo den mahaian. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara egongo da mahaia. 80 lagunentzat tokia izango da, eta izena ematera datorren pertsona bakoitzak 4 lagunen izena eman ahal izango du.
80 tokiak betetzean amaituko da izena-ematea. Uztailaren 7an zerrenda beteko ez balitz, uztailaren 14an errepikatuko da prozesua.
Entseguaren egunean emango dituzte jantziari eta bestelako xehetasunei buruzko azalpenak.