Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Bilboko Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte esnzenikoen jaialdiko zenbait film labur eskainiko dira bihar. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira proiekzioak eta sarrera doakoa izango da. Guztira zazpi film labur ikusi ahal izango dira: Irrits (Euskal Herria), Warsha (Libano-Frantzia), Arnasa (Euskal Herria), Dating internet strangers (Brasil), Son (Espainia), Ezohikoak (Euskal Herria) eta It's a gray, gray world (Iran).