'Habitatzen duzun espazioa askatzen' tailerra uztailaren 4an

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 00:00

Habitatzen duzun espazioa askatzen tailerra eskainiko dute Astigarragako Emakumeon Etxean, uztailaren 4an, 11:00etan hasita. Ausartuko al zara zure etxea zeure beharretara egokitzen? galderari erantzungo dio Ana San José Amiano dinamizatzaileak. Doakoa da eta euskeraz izango da. Izena emateko eta harremanetarako emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi behar da edota 648 417 157 telefono zenbakira deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!