Astigarraga Herriartekoan txapeldun irten da gaur eguerdian paleta gomaz, Mutrikuri finalean hiru eta zero irabazi eta gero, Azkoitiko Gurea frontoian.
Asier Salaberriak banaka, frontoi osoan, lehenengo puntua eman dio taldeari 20-15 irabazi ondoren. Binakako partidua oso lehiatua izan da, baina Mikel Txoperena eta Beñat Zubiarrain astigartarrek txapela lortzeko bigarren puntua eman dio Astigarragari 20-17 irabazi eta gero.
Hirugarren partidurako dena zegoen erabakita, baina astigartarrek eguna borobildu nahiz izan dute Ganix Urdangarinek 20-8 irabazita.
Ondoren familia argazkiak atera dituzte txapelekin eta bertaratutako astigartarrekin. Orain hiru urte eskuzkoan nagusitu zen Astigarraga lehenengo aldiz eta orain paleta gomaz lortu du taldeak txapela.