Astigarraga Mutrikuren aurka gaur Azkoitin, Herriarteko pala finalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 25a, 00:00

Urteko zitarik garrantzitsuena izango dute gaur, Azkoitian, palista astigartarrek: Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko dute, Mutrikuren kontra, goizeko 11:00etan hasita Gurea frontoian. Ez dute lan erraza izango Astigarragako ordezkariek, talde indartsu baten aurrean; baina badaukate txapelak ekartzeko aukera. Asier Salaberriak jokatuko du banaka frontoi osoan; Mikel Txoperena eta Beñat Zubiarrain ariko dira binaka; eta Ganix Urdangarin izango da Astigarragaren ordezkari zazpi barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!