Azoka solidarioa jarriko du gaur Zaporeak ekimenak, Joseba Barandiaran plazan, 11:00etatik aurrera. Takoak eta elkarteko produktuak salduko dituzte, eta bildutako dirua izango da Greziako Lesbos hirian dauzkan sukalde solidarioetarako.
Mikel Caballerok bere txokomex takoekin egingo duen ekitaldi solidarioa izango da. Arratsaldeko 16:00ak arte egongo da jarrita postua eta takoa gehi sagardo tragoa bost eurotan erosi daiteke.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.