Odola emateko aukera, gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 23a, 00:00

Odola eman nahi dutenek goizean zehar eskatu beharko dute hitzordua, 943 00 78 85 telefonora deituta.

Gaur arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara bitartean odola emateko aukera izango dute astigartarrek. Bertaratzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, eta horretarako tartea egongo da gaur goizeko 08:30etatik 14:30etara bitartean 943 00 78 85 telefonora deituta. Erriberan izango da odol estrakzioa eta Gipuzkoako Odol Emaile elkarteak astigartarrak odola ematera animatu nahi izan ditu: «zure laguntza behar dugu. Ezin gara larrialdi dei baten zain bakarrik egon, erreserba asko murriztu dira, eta areagotu egin behar ditugu. Zure bizitzako minutu gutxi batzuk eskatzen eskatzen dizkizugu, bizia ematea bezala gauza ederragorik ez baitago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!