Emanaldi haundia, Eragiyokek Segovian

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 00:00

Eragiyok abesbatza Segovian.

TuttoVocerekin batera ahots berdinen topaketan aritu ziren.

Joan den larunbatean Eragiyok eta TuttoVoce abesbatzak Segoviako Juan Bravo antzokian elkartu ziren ahots grabeen topaketan. Joan den urteko uztailean Frantziako Akize herrian egindako Cant’A Choeur jaialdian bat egin eta gero, Eragiyokek Segoviako Aldundiak antolatutako kontzertu honetan parte hartzeko gonbita jaso zuen.

Emanaldian bi abesbatzek jorratzen dituzten musika estilo desberdinak entzuteko aukera izan zen. TuttoVocek boleroak, tangoak eta musikatutako olerkiak abestu zituen, pieza ezagunak eta maitatuak guztiak ere, hala nola Piel canela, Contigo aprendí edota Esta tarde vi llover.
Bere aldetik, Eragiyokek, Miren Gabirondoren pianoaren laguntzaz zenbait obretan, euskal musikako piezen hautaketa egin zuen eta Olaizola, Gonzalez Bastida edo
Sorozabalen lanak aukeratu zituen. Horiei gehitu zitzaion errepertorio lirikoko zati bat, opera pasarteekin eta berriki taldearen kantu-sortari erantsitako
Negra sombra eta Marina operaren Coro de marineros.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!