Odola emateko aukera izango da etzi arratsaldean, Erribera Kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 21a, 00:00

16:30etatik 20:10etara izango da eta aurretik izena eman behar da.

Etzi, ostiralean, 16:30etatik 20:10etara, odola emateko aukera izango da Astigarragan, Erribera Kulturgunean. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da ostiralean bertan, goizeko 08:30etatik 14:30etara, 943 00 78 85 zenbakian. 

Odol emaileen elkarteak jendea animatu nahi du: «Aurrerapen zientifiko eta teknologikoak aurrera doaz, baina giza odola ezin da artifizialki sortu. Odol emaile boluntarioei esker, egunero bizitzak salbatzen dira eta milaka gaixoei hobeto bizitzen laguntzen zaie. Horregatik guztiagatik harro esan dezakegu gure odolak bizitzak salbatzen dituela!. Zure laguntza eskatu nahi dizugu, zalantzarik gabe positibotzat jotzen dugun eta behar-beharrezkoa den lan batean. Ezin gara larrialdi dei baten zain bakarrik egon, erreserbak asko murriztu dira eta areagotu egin behar ditugu. Zure denboraren minutu batzuk ematera gonbidatzen zaitugu, bizia ematea bezalako gauza eder batengatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!