Ikasturteari bukaera emateko, musika entzunaldiak eskainiko dituzte Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek, aste honetan zehar. Gaurtik ostiralera izango dira, egunero, Erribera kulturguneko aretoan.
Piano ikasleek emango diete hasiera entzunaldiei gaur, arratsaldeko 18:00etan. Bihar, berriz, haize instrumentuen eta gitarra klasikoaren txanda izango da, 18:00etatik aurrera hori ere. Bateria ikasleek joko dute asteazkenean, 18:30etan; eta baxua eta gitarra ikasten ari direnek ostegunean, 19:00etan. Eta bukatzeko, pianoa eta ahotsa izango dira protagonista ostiralean, 19:15etan hasita.