Konponketa lanak, Astigarraga eta Martutene arteko GI-40 errepidean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 19a, 00:00

Zorua hobetzeko lanak egingo dituzte Astigarraga eta Martutene arteko GI-40 errepidean (ospitaleetatik datorrena), atzo gauean hasi eta ostiralera bitarte. Gaueko 22:00etatik 06:00etara egingo dituzte lanak gauero, eta ondorioz, desbideraketak egingo dituzte tarte horietan. Zirkulazioa debekatuta egongo da Martuteneko errotondako sarreretan, ospitaleetatik zein Astigarragatik; eta beraz, Astigarragatik Donostiara edo Martutenera iristeko, 27 poligonora zuzenean doan erreia hartu beharko da, poligonoko errotondara iritsi, eta trafikoari irekita egongo den Martuteneko errotondaren eremura sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!