80 urtetik gorako astigartarrei, omenaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 18a, 00:00

Urtero bezala, omenaldia egingo diete 80 urtetik gorako astigartarrei, gaur, Gure Izarra elkartearen eskutik. Txirrisklako txistularien diana izango da 09:30etan, txaranga 11:30etan, eta ekitaldi nagusia 13:00etan Txomiñenen: meza, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia. Ondoren, eguna borobiltzeko, bazkaria egingo dute Gure Izarran, Susana Aurkiren musika emanaldi eta guzti.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!