Itsaso Perezek egindakoa aurten ere, Santio Jaiak iragartzeko kartela

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 18a, 00:00

Itsaso Perez, aurtengo Santio Jaiak iragartzeko kartelarekin.

Egileak hirugarrenez irabazi du kartel lehiaketa, ia botoen erdia eskuratuta: 166tik 81 (%48,8).

Itsaso Perezek egindakoa izango da, aurten ere, Santio Jaiak iragartzeko kartela. Hirugarren urtez jarraian eskuratu du saria egileak, botoen ia erdia eskuratuta. 166 astigartarrek hartu dute parte kartela aukeratzeko bozketan, eta 81 boto jaso ditu Perezen kartelak (%48,8).

«Jaien funtsa» irudikatzen du kartel irabazleak: erdiko zirkuluak batasuna eta komunitatea sinbolizatzen du, «festa hauetan elkarrekin egotearen garrantzia azpimarratuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!