80 urtetik gorakoei omenaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 00:00

Ohi bezala, 80 urtetik gorako astigartarrak omenduko dituzte. Ondoren, bazkaria izango da Gure Izarra elkartean.

Urteroko modura, 80 urtetik gorako astigartarrak omenduko dituzte bihar, Foru plazan. Astigarragako Udalak eta Gure Izarra elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta 41. edizioa izango da aurtengoa.

Egitarau ederra ondu dute omenaldia egiteko: goizeko 09:30etan txirriskla taldeko txistularien dianarekin hasiko dute eguna; ondoren, 11:30etan, txarangak hartuko du txistularien lekukoa; eta goizarekin amaitzeko, 13:00etan meza izango da Txomiñenen.

Ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia izango da, eta Gure Izarra elkartean bazkalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!