Haur eta familiei zuzendutako plastika tailerra egingo dute gaur, Astigarte elkartearen eskutik, Erribera kulturgunean. Sortzeko eta teknika ezberdinekin jolasteko prest daudenei zuzendutako saioa izango da, eta collagea, konposizioa, bolumena eta instalazioen eraikuntza landuko dira.