Plastika saioa eskainiko du Astigarte elkarteak, bihar, Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik: Erriberako harreran, edo 695 752 994 eta 652 701 553 telefonoetara deituta. Haur eta familiei bideratutako tailerra da, euskeraz.