Gaur zabalduko dute kiroldegiko igerilekua

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 00:00

Gaur bertan zabalduko dute, uda osorako, Astigarragako kiroldegiko igerilekua. Astelehenetik igandera egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Igerileku txikian 0-4 urteko haurrek izango dute lehentasuna, eta ertainean 5-8 urtekoek. 8 urtetik beherakoek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute. Derrigorrezkoa izango da txanoa erabiltzea, eta igerilekura sartu aurretik dutxatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!