Maddalen Laburuk egindako ikerketatik abiatuta, Orri zuriak betetzen dokumentala egin dute, Gerra Zibileko eta Frankismo garaiko biktima izan ziren astigartarrei hitza emanez, haien aitortza eta erreparazioa lantzeko asmoz. Apirilean eta maiatzean eskaini zuten dokumentala estreinakoz, eta hirugarren emanaldi bat prestatu dute gaurko: Erribera kulturgunean jarriko dute, arratsaldeko 19:00etan. Euskeraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin; eta doakoa da sarrera, aretoa bete arte.