Irakurketa kluba bihar itzuliko da Erribera kulturgunera. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute hitzordua, eta J. M. Coetzee idazlearen 'Lotsaizuna' liburua izango dute hizpide. Euskerazko bertsioa Oskar Aranaren itzulpena da, eta irakurketa saioa Isabel Etxeberriak zuzenduko du. Ohi bezala, parte hartzea irekia eta doakoa izango da, eta antolatzaileek gonbitea luzatu diete herritar guztiei.