Astigarte elkarteko tailerrean buru belarri aritu dira ikasturte osoan, eta gaurtik aurrera ikusgai izango dira egindako artelanak, Erribera kulturgunean. Goizean 09:00etatik 13:00etara irekiko dute erakusketa, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara. Erakusketa ekainaren 17ra arte mantenduko dute.