Gaur amaituko dira Astigarragako Ingurumen Asteko ekintzak, 'Sugebizi' irteera gidatuarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 00:00

Argazkia: Egoitz Alkorta Miranda.

Irteerarekin itxiko dute egitaraua, eta narrastiak eta anfibioak non dauden eta zertan eragiten duten ezagutzea izango da gaurko helburua.

Gaur egingo dute Astigarragan Ingurumen Asteko azken ekintza. Ingurumenaren Nazioarteko egunaren harira, egitarau zabala prestatu zuen Udalak, eta polinizatzaile basatiak izan dira gai zentrala.

Gaurkoan 'Sugebizi' mendi irteera gidatuaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Irteeraren helburua narrastiak eta anfibioak non dauden eta naturari nola eragiten dioten ezagutzea da.

Goizeko 10:00etan hasiko da ekintza, Foru plazatik abiatuko dira, eta 2-3 orduko iraupena izango du. Familian eta lagun artean gozatzeko moduko ekintza izango da, eta hamaiketakoa eskainiko dute amaieran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!