Giro ederrean hasi zuten Ahober zikloa

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 00:00

Eragiyok eta Jatorki abesbatzetako, kontzertuaren ondoren.

Larunbatean eskaini zuten Ahober zikloaren bueltan antolatutako lehenengo kontzertua, Astigarragako elizan. Jatorki eta Eragiyok abesbatzak elkartu ziren, euskal egileen kantuekin osatutako kontzertua eskaintzeko; Eva Ugalderen, Pablo Sorozabalen, Idoia Azurmendiren eta Jesus Guridiren obrak entzun ahal izan ziren, besteak beste.

Abesbatza bakoitzak bere aldetik abestu zituen kantu gehienak, eta elkarrekin amaitu zuten kontzertua, Aita Donostiaren 'Hiru euskal kantu' eta 'Euskalerriko semiak/alabak gera' abestuta. Lehenengo saioa osatuta, Ahoberrek udazkenean izango du jarraipena; urriaren 7an Voces Graves de Madrid abesbatzak eskainiko du kontzertua, Erribera kulturgunean.

Kontzertuak eskaintzen jarraituko du Eragiyokek

Agenda beteta daukate Eragiyokeko kideek. Segovian abestuko dute datozen egunetan, Juan Bravo antzokian; eta Azpeitiako 'Udako musika printzak' zikloan parte hartuko dute uztailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!