Etzi, Laura Vegak Arakneren komedia ipuin kontaketa eskainiko du, eta horrez gain, sortzen ari den jolaste-terapia eta antzerkia lantzen dituen proiektu feministaren aurkezpena entzuteko aukera ere izango dute astigartarrek. Guzti hau Emakumeon Etxean egingo dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, eta bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da emakumeontxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita.