Nazioarteko Ingurumenaren egunaren harira, zenbait ekintza Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 00:00

Gaur ospatuko da Nazioarteko Ingurumenaren Eguna, eta horren harira, Astigarragako Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu, ostegunetik igandera bitartean. Ingurumenari buruzko ipuin kontaketak emango dio hasiera egitarauari, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Erriberan. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat bideratutako kontaketa da eta gonbidapena aurrez eskatu behar da Erriberan. Ostiralean, berriz, Santiomendiko tximeleten oasian landaketak egingo dituzte, eta horretarako hitzordua jarri dute goizeko 11:00etan udaletxean, bertatik abiatzeko. Iganderako, mendi irteera gidatua antolatu dute. Aranzadiren eskutik, sugean non dauden eta nola eragiten dioten naturari ezagutzeko parada izango dute astigartarrek. Goizeko 11:0etan izango da, Foru plazan, familia eta lagun taldeentzako aproposa dela ohartarazi du Aranzadik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!