Diziplina anitzeko ikuskizun ibiltaria haurrentzat, gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 00:00

Animalien bizitzak erdigunean jarriko dituzte gaur. Argazkia: eatropantarhei.com

Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari Andre Gobadarien parkean, Panta Rhei teatro taldearen eskutik, eta doakoa da.

Panta Rhei teatroaren eskutik, igande arratsalde paregabea pasatzeko tartea izango dute Astigarragako familiek. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikuskizuna, Andre Gobadarien parkean, eta doakoa da. 

Panta Rheiren esperientzia berria da gaur eskainiko duten emanaldia. Familientzako eta 5 urtetik gorako haurrentzako elkarguneak eta adierazguneak proposatzen ditu, natura eta bizitza goraipatuz. «Biodibertsitatea errespetatzeko sentsibilizazio-sorkuntza, animalia bizitzak ingurune naturalean duen sinpletasunean eta harmonian oinarritua, beldurraren gauzatzeak hausteko eta mundu zoriontsuago bat sortzearen balioa aurkitzeko». 

 
Irdin hartza

«Irdin hartz-kume emea bakarrik eta abandonatuta dago bizitzako bidean. Malenkoniatik ihesi dabil bere izaera eta balioa miatuz, "munduan leku bat" bilatu nahian, zoriontsu bizitzeko aukera emango dion familia bat eta etxe bat bilatu nahian. Mehatxu batek erne jartzen ditu basoko animaliak: Otso Zuri bakartiak bere nahia inposatzen du gutxien espero den tokian. Basoaren sakoneko isiltasunean indar natural handi bat sortzen da, eta lehen benetakoa zirudien etorkizuna biraka dabil orain, kontrolik eta zentzurik gabe. Irdin hartz-kumeak bizitzara, maitasunera eta bere barnerantz joateko hartu duen erabaki sendoak erakutsiko dio bere amets guztiak bizi diren mendiaren bihotzera iristeko bidezidorra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!